Adaptarse o morir diote, ba horixe, astebururako plana eguraldiak zapuztu ondoren batzuk sokak hartu eta eguzki eta haitzen bila, gu berriz igandearen espero ea ematen zuen bezala zerbait egiteko aukera zegoen, eta baietz izan da, eta bertze batzuk ba auskalo baina nire ustez bertze kirol sozialagoak praktikatzen , barra fija etab. behar bada.
Erran dudan bezala gure itxaropena igandearengan jarri ondoren Portalet aldera urbildu gara Espeluciechatik Verticera joateko asmoz, baina laino apetatsu batzuk gu baino lehenago heldu zirenez ba berriro ere plana aldatu eta Arroyerasera joaten erabaki genuen, eta oraingo honetan bai, bingo egin genuen.
Hasieran, 1200m. desibela egingo genuela ez genekien.....
Atzekalde polita ¡¡¡ lagunak ere politak....
Argualas, Garmo Negro eta Infiernos aruzko aldean
Nere "sozioak" Arroyeras tontorrean elurra egiten
Endika eta Izas jaitsieran pentsatuz
Pues eso, ya suelen decir que solo las cucarachas y las ratas sobrevivrían a una catástrofe nuclear, pues nosotros tres debemos de ser algo parecido, porque nuclear no se pero que este p... tiempo nos ha hecho cambiar de planes como de camisa a lo largo del fin de semana, pero bueno que si algo hemos demostrado es capacidad de adaptación
Izaskun eta Koldo Espeluciencharen hego bizkarrera iristeko azkenetariko maldak gainditzen.
Espeluciencha gibelean utzita, Anayeteko
Aintziretara urbiltzen.
Egillortarrak gailurrean.
Eguerdi aldera eguraldi zenbat eta txarrago jartzen joan da, zertxobait beranduago elurra egiten hasiko zen. Arroyeras lainoz inguratua
Espeluciencharen bizkarretik igotzen berriro Portalet aldera jaisteko. bakoitzak erabaki behar, larruak jarri ala eskiak lepoan hartu eta elurrik ez zuen bizkarretik igo.
Eguna amaitzeko Portalet aldera jaisten.